ANTOLAKUNTZA
- Zosmamedia komunikabideen kudeaketan espezializatutako enpresa da. Ikerketa, aholkularitza eta plangintza lanak egiten ditu beste enpresa batzuekin lankidetzan:
- Mediaedge:Cia-k komunikabide arruntei dagokien guztian laguntzen die –prentsa, aldizkariak, telebista, atzerriko hedabideak-, eta arlo bakoitzeko unitate espezializatuak jartzen ditu.
- Arlo bat dago berariaz interneten diharduena. Hainbat publizitate ekintza garatzen ditu sarearen bitartez; horrez gain, web orriak diseinatu eta marketin birala eta e-mail marketina egiten ditu.
- Kanpo atalari dagokionez, profesional espezializatuak daude, estrategikoki diseinatutako kanpainak nabarmendu eta ikusgarriago egiteko.
- Hedabideekin zerikusi zuzenik izan gabe, komunikazio estrategia osatzera datozen ekintza guztiak negozio-unitate berezi baten bidez kudeatzen dira. Unitate hori Komunikazioa, Harreman Publikoak eta Gertakizunak izeneko atalean sartuta dago. Esperientzia handia daukagu merkatutik hurbileko kontaktuak garatzen.
- Antolakuntza sistema honi esker, lan dinamikoa, osoa eta edozein bezerori egokitzeko modukoa eskaini dezakegu: erakunde publikoak, kontsumo enpresak, industria enpresak, agentziak...

part of
Bazkide laguntzaile:
